Antolatzaileek azpimarratu dutenez, manifestazioaren helburu nagusia aldarrikapen sozialak plazaratzea izango da, hala nola etxebizitzarako eskubidea, kalitatezko zerbitzu publikoak eta soldata zein pentsio duinak eskatuko dituzte.
Manifestazioa 12:30ean abiatuko da, Telletxe plazatik. Eguerdiko aldarrikapenaren ostean, jardueraz betetako arratsaldea antolatu dute Abian Kultur Elkarteak eta Mugarri Tabernak elkarlanean: 13:30etik aurrera, Kantu kantari Katean; 14:30etik aurrera, bazkaria, eta 18:00etan, binilo jartzaileak Mugarri tabernan, Maick Masterren eskutik.