Azokak hiru egun iraungo du, eta liburu-salmentaz gain, publiko guztientzat pentsatutako jarduera-programa oparoa eskainiko du. Ordutegia honakoa izango da: barikuan, 10:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara; zapatuan, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara; eta domekan, 11:00etatik 14:30era.
Egitaraua: irakurketa eta tailerrak
Apirilak 24, barikua
Jardunaldiari hasiera emateko, 10:30ean, 27. irakurketa publiko jarraitua egingo dute ikasle getxotarrek (ele bitan), eta txapa-tailerra ere izango da. Arrastian, 17:30ean, haurrentzako tailer edo jolasak izango dira, eta 19:00etan, Unai Elorriagagaz solasean aritzeko aukera izango da (ele bitan).
Apirilak 25, zapatua
- 10:30: Ramiro Pinillaren Getxo ezagutzeko ibilbide literarioa (Gustavo Iduriagaren eskutik). Irteera: San Nikolas plaza, Algorta. (Izena emateko: www.getxo.eus/pinilla).
- 11:00: "Lunarekin irakurtzen" tailerra 5-6 urtekoentzat, RKEko Haur Liburutegian. (Izena emateko: www.getxo.eus/apuntazaitez).
- 11:00: Storytime: "Gina Ginger & the colour fairy" (Kids&Us Getxo). (Izena emateko: getxo@kidsandus.es / algorta@kidsandus.es).
- 12:30: "Lunarekin irakurtzen" tailerra 7-8 urtekoentzat, RKEko Haur Liburutegian. (Izena emateko: www.getxo.eus/apuntazaitez).
- 13:00 eta 17:00: Haurrentzako tailer edo jolasak.
- 19:00: "Printze giltzapetua" familia-ikuskizuna (Próspero Teatro) – Euskaraz.
Apirilak 26, domeka
Azoka amaitzeko, domeka goizean ibilbide literarioa errepikatuko dute 10:30ean San Nikolas plazatik abiatuta. 11:30ean idazleakaz topaketa bat izango da, eta 13:00etan, "Con la música a esta parte" familia-ikuskizuna (Maricuela, Fernandez Diéguezen musikagaz).
Antolatzaileek gogorarazi dute jarduera batzuek izen-ematea behar dutela, beraz, interesdunek Getxoko Udalaren webgunean edo horretarako gaitutako helbideetan begiratzeko deia egin dute.