Zaporeak Eguna ospatuko dute maiatzaren 9an Getxon, elkartasunez betetako egitarau bategaz

Ander Zarraga 2026ko apirilaren 27a

Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeko kideak aixerrotako paelletan.

Elkartasuna, gastronomia eta kultura uztartuko dituen hitzordua izango da getxoko Zaporeak Eguna. Maiatzaren 9an, TikiToki Zentroan herritarrek paellaz, musikaz eta hainbat erakusketaz gozatzeko aukera izango dute, baita elkartasun-giroaz babestuta ekimen solidario honetan parte hartzeko ere.

Zaporeak Eguna ospatzeko gonbidapena luzatu dute antolatzaileek, eta iragarri dutenez, egitaraua goizeko 12:00etan hasiko da eta iluntzera arte luzatuko da. Jarduera nagusien artean, bertso saioak, erromeria eta bazkari herrikoia nabarmentzen dira, besteak beste.

Maiatzak 9, zapatua

  • 12:00 Ekitaldi hasierako aurreskua eta txalapartaren bidezko aurkezpena (Aldundia, Udala, elkarteak, kolaboratzaileak eta Zaporeako boluntarioak).
  • 12:30 Abestiaren aurkezpena musika eta koroagaz; goizeko ekitaldiak (txistulaakaz kalejira, erakusketa eta bideoak).
  • 13:00 Taloak eta txistorra eta barra irekiera trikitilaakaz.
  • 13:30 Bertso-saioa.
  • 15:00 Bazkari herrikoia (Zaporeak boluntarioentzat).
  • 17:00 Herri-erromeria.
  • 20:00 Jai bukaera eta lekukoaren trukaketa hurrengo antolatzaileari.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun