Itzubaltzeta/Romoko Kalamua kalean asfaltatze lan berriak egingo dira

Izaro Garcia 2026ko apirilaren 28a

Kalamuako kale osoa eta Urquizu kalearekiko elkargunea asfaltatuko dira.

Getxoko Udalak aurrera jarraituko du hiri-zorua hobetzeko planagaz, eta datozen egunetan lanak Itzubaltzeta/Romoko Kalamua kalera eramango ditu. Aurretik Andres Larrazabal eta Las Mercedes kaleetan egindako lanak amaituta egonik.

Aurreikusitakoaren arabera, kale osoa eta Urquizu kalearekiko elkargunea asfaltatuko dira. Horrek eragin zuzena izango du mugikortasunean: lan-eremua hesiz mugatuko da, aparkalekuak libre utzi beharko dira eta trafikoa eten egingo da goizeko 08:00etatik arrastiko 18:00etara, eguaztenetik hasita eta eguenean zehar. Denbora horretan, ibilgailuak inguruko kaleetatik desbideratuko dira.

Udalak herritarrei arreta eskatu die lanek iraun bitartean ezarriko diren jarraibideak errespetatzeko. Behin asfaltatzea amaituta, udal brigadek seinale horizontalak berriz margotuko dituzte, eguraldiak aukera ematen badu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun