Antolatzaileek azaldu dutenez, hitzaren eta gastronomiaren arteko uztarketa izango da ekitaldiaren ardatza. Menuak entsalada ilustratua, sukalkia eta postrea izango ditu, 20 euroko prezioan; ikasleek, berriz, 15 euro ordainduko dute.

Ekimenak, bertsozaleak ez ezik, giro atseginean afaldu eta kulturaz gozatu gura duten guztiak elkartzea du helburu. Horretarako, izena aurrez eman beharko da, 605 704 385 telefonora deituta edo albegetxo@gmail.com helbidera idatzita.
Plazak mugatuak direnez, izena lehenbailehen eman!