Atzo arrastian, apirilaren 28an, egindako batzarretan, Algorta, Getxo Zaharra eta Ondarreta udal erakundeek aho batez babestu dute bere izendapena. Hala ere, izendapena ofiziala izan dadin, maiatzean egingo den bigarren batzarrean berretsi beharko dute.
47 urteko getxotarra, Irkus Ansotegi Zulueta, abokatua da eta Deustuko Unibertsitatean ikasia. Gaur egun aholkularitza juridikoko enpresa baten arduraduna da, eta 1995etik EAJko afiliatua. Alderditik nabarmendu dutenez, “gaztea, prestatua eta ibilbide sendoa duen pertsona” da, Getxo gidatzeko profil egokia duena.
Ansotegiren hautagaitzak badu beste ezaugarri aipagarri bat ere: herriko kultur eta gizarte sarean izan duen parte-hartze zabala. Bertso Eskolan, Itxartu dantza taldean eta Hazi eta Bizi elkartean aritu da, azken honetan presidente izatera iritsiz. Era berean, gazte erakundeetan eta alderdi barruko egituretan ere esperientzia pilatu du.
Datozen asteetan baieztatuko da bere hautagaitza behin betikoa izango den ala ez, baina gaur-gaurkoz, Ansotegi da Getxon EAJren apustu nagusia, eta, berretsiz gero, udalerriko gidaritza eskuratzeko lehian sartuko da zuzenean.