Itxartu Taldea berezia da Bizkaiko panorama kulturalean, hainbat arlo lantzen dituen talde gutxietakoa baita: abesbatza, dantza-taldea, antzerkia, mendizaleak, kirolak eta Itxarkantu, besteak beste. Gaur egun, 380 bazkide inguru ditu eta bere egoitza Algortako Batzokian dute.
Hala, taldeak 50 urteotan euskal kultura sustatzeko eta garatzeko egindako lana aldarrikatuko du. Horretarako, herritar guztiei zabalik egongo den egitarau oparoa prestatu dute aste-akaburako.
Hala ere, iragarri dute urteurrena urte osoko ospakizuna izango dela. Maiatz eta ekainean zehar, txistularien, trikitilarien eta albokarien alardeen txanda izango da, beste herri eta taldeetako musikariakaz batera. Taldeak iragarri duenez, urtean zehar sortzen diren bestelako jardueren berri emango dute aurrerantzean.
Egitaraua:
Maiatzak 1, barikua:
- 11:00 Aurreskua eta ikurriñaren igoera, Batzokian.
- 13:00etan: Herriko dantzak San Nikolas plazan.
- 18:00etan: Gironako Castellers taldearen erakustaldia (Basagoiti, Satistegi eta Telletxe plazetan gaztelu txikiak egingo dituzte).
- 19:00ak inguruan: Giza gaztelu erraldoia San Nikolas plazan.
- 20:30ean: Trikifesta Algortako kaleetan zehar.
Maiatzak 2, zapatua:
- 13:00 Iribaseko Ingurutxo dantza eskainiko dute Itxartuko oraingo dantzariek eta dantzari ohiek, Juan Bautista Zabala kalean.
- 15:00etan Herri bazkaria. Bertan Itxartuk dituen sail guztietakoak (Abesbatza, dantza, antzerkia, mendigoizale, kirola eta Itxarkantukoak) parte hartuko dute. Denera 180 pertsona bilduko gara Zabala eskolako patioan.
- 20:30-23:00 Erromeria, Luhartz taldeagaz, San Nikolas plazan..
Maiatzak 3, domeka:
- 12:00etan: Euskal dantzak Portu Zaharrean.