Gaur, maiatzak bat. Langileen Nazioarteko Egunean, eguerdiko 12:30ean abiatu den manifestazioan, parte-hartzaileek lan-baldintza hobeak eta gizarte-eskubideen defentsa exijitu dute. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, bizi-kostuaren igoerak eta etxebizitzaren arazoak bereziki astindu dute eskualdea, eta horregatik jotzen dute ezinbestekotzat herritarren mobilizazioa.
Eguerdiko aldarrikapenaren ostean, egunak jai-giroan jarraituko du. Abian Kultur Elkarteak eta Mugarri Tabernak elkarlanean antolatutako egitarauak jarduera ugari eskainiko ditu arratsalde osoan zehar: 13:30etik aurrera Kantu kantari Katean saioa; 14:30ean, herri-bazkaria, eta, 18:00etan, musika saioa Mugarri tabernan, Maick Master binilo jartzailearen eskutik.
LAB sindikatuko deialdiaren antolatzaileek gogorarazi dutenez, gaurko egunak mobilizaziorako balio ez ezik, "elkarrekin egoteko eta elkar zaintzeko" gunea izateko helburua ere badu. Hala, Eskumaldeako herritar guztiak gonbidatu dituzte arratsaldeko hitzorduetan parte hartzera eta Maiatzaren Lehena modu kolektiboan ospatzera.