Ez Irentsi Arrazakeriaren Amua taldeak Algortako futbito antiarrazista txapelketa egingo du Bihotz Alai plazan. Asmoa Algortako gazteak elkartzeko aukera ematea da arrazakeriaren aurkako mezua bidaliz.
Elkar ezagutzeko eta asialdiaz disfrutatzeko, goizeko 10:30etik arrastiko 18:00ak arte, sortzaileen azoka, graffiti erakustaldia, bazkaria, jolasak, karro-poteoa... eta hainbat aktibitate gehiago egingo dira. Bazkarian parte hartzeko, tiketak eta zapiak Triku eta La Plaza tabernetan erosi ahal dira.
Ez Irentsi-en instagram kontuan argitaratu duten bezala, txapelketan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da, profilean duten linkaren bitartez edo kartelean agertzen den QR-aren bidez.
Egitaraua:
Maiatzak 9, zapatua
- 10:30 Azoka eta graffiti erakusketa.
- 11:00 Beroketak.
- 12:00 Futbito txapelketa.
- 15:00 Bazkaria.
- 16:00 Bingo musikatua.
- 18:00 Karro poteo Algortagraff-en eskutik.