Aurtengo edizioan, programa bereziki Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleei zuzenduta egongo da. Parte-hartzaileek aukera izango dute eskolara oinez joateko ibilbideak ikaskideakaz batera egiteko, helduen laguntzarik gabe, betiere taldean eta modu antolatuan. Antolatzaileen arabera, esperientzia hauek abiapuntu izan daitezke etorkizunean joan-etorri autonomoak egiteko talde egonkorrak sortzeko.
Ikastetxe bakoitzak egun zehatz bat izango du ekimena gauzatzeko, eta jarduera goizez egingo da, ikasleak eskolara sartzeko ordutegian. Parte hartu gura dutenek aurrez eman beharko dute izena, horretarako prestatutako bideen bidez, eta Ingurumen Aretoagaz ere harremanetan jar daitezke informazioa jasotzeko edo zalantzak argitzeko.
Programak, gainera, boluntarioen laguntza ere aurreikusten du. Haien eginkizuna izango da ikasleei laguntzea ibilbidean zehar, baina taldeen dinamikan esku hartu gabe, segurtasuna eta jarraipena bermatzeko.