Aurten, San Isidro jaiak maiatzaren 9an abiatuko dira dantzak protagonista izango dituen egitarauagaz. Ostean, egitarau oparoena maiatzaren 14tik 17ra bitartean egingo dute. Egun horietan adin guztietako auzotarrentzako ekintzak prestatu dituzte: kontzertuak, umeentzako ekintzak, grafitien murala, suzko behia... Besteak beste, palestinar herriagaz elkartasuna izango da aurtengo jaietako ekintzen ardatza, eta, horretarako Palestinaren aldeko herri-bazkaria eta hitzaldia egingo dituzte, besteak beste.
Egitaraua:
Maiatzak 9, zapatua
- 17:00 Kalejira dantza taldeakaz, Malakatetik kiroldegiraino.
- 17:30 Umeen dantzaldia, kiroldegiko aparkalekuan.
- 19:00 Dantza-plaza Getxoko taldeakaz, Malakaten.
Maiatzak 14, eguena
- 16:30 Eskupilota erakustaldia. Kiroldegian.
- 17:00 Txupinazoa eta pregoia, Geroako eta Andra Mariko ikasleak, eta Hauspoa Triki Taldearen eskutik Malakaten.
- 17:30 Umeentzako tailerrak, Argia fundazioagaz, Malakaten.
- 18:30 Txokolatada, Malakaten.
- 19:00 Hitzaldia: Al Kamandjâti. Harria soinu eta soinua harri. Hizlariak: Iñaki Lagos eta Luix Artola, Khalas! Palestina-Uribe Kosta taldearen eskutik, Bentan.
- 20:00 Kontzertuak (Barne-barnetik): Ostikada eta Siku, aparkalekuan.
Maiatzak 15, barikua
- 17:30 Parkean olgetan (Eusfera eta Sendi elkartea): Euspazioa, Malakaten.
- 17:30 Grafitiak, umeentzako grafiti tailerra eta musika (Andra Mari Graff), Maldagan kaleko horman.
- 18:00 Mus txapelketa, Bentan.
- 18:30 Patinaje festibala, Show Getxo Clubaren eskutik, Kiroldegian.
- 19:00 Agurra Dantza Taldearen Buruhandiak, Malakaten.
- 20:00 Kantari Kanta Kalejira, Bentatik.
- 21:30 Suzko behia, Bentan.
- 22:45 Kontzertuak: Pinaka Taldea eta Bidean erromeria, aparkalekuan.
Maiatzak 16, zapatua
- 11:30 Egurrezko jolasak, Malakaten.
- 12:00 Ginkana, Andra Mari Mendi Eskolako Mendi Taldeak antolatuta, Kiroldegian.
- 13:00 Herri Kirolak (Getxoko Herri Kirolak), aparkalekuan.
- 15:00 Herri- bazkaria (txartelak salgai daude auzoko tabernetan).
- 17:30 Irudien bingoa: Euspazioa, Malakaten.
- 19:00 Umeentzako zinema, Bentan.
- 20:00 Munstro sionisten martxa, Khalas! Palestina-Uribe Kosta taldeak antolatuta, Kiroldegitik.
- 21:00 XXX. Herrien Jaialdia. Gonbidatuak: Herbeheretako Enschede herriko De Krekkel taldeko musikariak eta dantzariak, kiroldegian.
- 21:30 Suzko behia, Bentan.
- 23:30 Kontzertuak: Mairi eta Arene 6, aparkalekuan.
Maiatzak 17, domeka
- 10:00 Herri-azoka, aparkalekuan.
- 11:30 Truke-azoka, Andra Mariko Gurasogunek antolatuta: jostailuak eta kromoak, kiroldegian.
- 12:30 Bertso-saioa, aparkalekuan.
- Bertsolariak: Julen Ibañez, Aritz Landeta, Jone Uria eta Peru Vidal. Gai-jartzailea: Nagore Landeta
- 12:30 Fanfarrea, Malakatetik.