Bolue, hegaztientzako babeslekua

Izaro Garcia 2026ko maiatzaren 7a

Ikerketak 51 espezieetako 3.000 hegazti baino gehiago aztertu ditu. © GETXOKO UDALA

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Getxoko Udlaak Bolueko hezegunearen balio ekologiko ahndia berretsi dute, bertako hegaztiei buruzko monografia zientifiko berria aurkeztuta. Argitalpenak 14 urteko ikerketa-lana bildu du, eta argi utzi du, halaber, Getxoko txoko txiki honek bideodibertsitatearentzat duen garrantzia estrategikoa.

Ikerketak 2007tik 2021era bitarteko datuak aztertu ditu, Bolueko Eraztunketa Estazioan jasotako informazioan oinarrituta. Guztira, 51 espezieetako 3.000 hegazti baino gehiago eraztundu dituzte, eta horrek aukera eman du hegaztien bizimodua, migrazioak eta ugalketa-zikloak xehetasunez ezagutzeko. Gehien harrapatutako espezieen artean nabarmendu dira lezkari arrunta, txepetxa eta txantxangorria.

Azterlanak paduretako hegaztientzat Bolue ezinbesteko babeslekua dela argi utzi du, batez ere Bilbo Handian hezegune gehienak desagertu edo degradatu direlako azken hamarkadetan. Gainera, migrazio-bidean dauden hegaztientzako atseden eta elikadura gune ere bada, eta horrek are gehiago handitzen du bere balio ekologikoa.

Ikertzaileek 180 eraztunketa-jardunaldi egin dituzte urte hauetan guztietan. Juan Arizaga Aranzadiko Ornitologia Saileko arduradunak Bolueko estazioa "Bizkaian martxan dauden mota honetako estazio gutxietako bat" dela azpimarratu du. Haren esanetan, epe luzeko jarraipen zientifikoa funtsezkoa da ingurumen-aldaketak garaiz antzemateko eta babes-neurri eraginkorrak diseinatzeko. 

Mehatxuak eta erronkak

Monografiak, hala ere, arriskuak ere identifikatu ditu. Urbanizazio-presioa, uraren erregimenaren aldaketak, espezie inbaditzaileak eta gizakiaren eragina dira mehatxu nagusiak. Horregatik, ikerketak kudeaketa aktiboa eskatu du; hau da, uraren kalitatea <zaintzea, landarediaren egitura mantentzea eta inguruko beste hezeguneakaz lotura ekologikoa bermatzea. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun