Beste urte batez, Getxo Saskik bere jaieguna ospatuko du 2025/2026 denboraldiari amaiera emateko. Ekainaren 6an, Bizkaiko Saskibaloi Federazioagaz eta Getxoko Udalagaz antolatutako jaian.
Adinaren arabera, neska-mutilek maila batean edo bestean jokatzeko aukera izango dute. Alde batetik, infantil mailan DBHko lehenengo eta bigarren kurtsokoek; beste aldetik, mini mailan lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren kurtsokoek; eta, azkenik, premini mailan lehen hezkuntzako hirugarren eta laugarren kurtsokoek.
Partiduak 3x3 modalitatean egingo dira, gutxienez hiru eta gehienez lau kidez osatutako taldeetan. Era berean, ez da beharrezkoa izango taldea osatzen duten neska-mutil guztiak urtean zehar talde berdinean jokatu izana.
Saski eskola, premini eta mini mailek 10:00etatik 14:00ak arte jokatuko dute; infantil mailak, bestalde, arratsaldean jokatuko du, 16:00etatik 20:00tara. Topaketa guztiak Gobela kiroldegian eta Getxoko Gobela eskolan egingo dira.
Izena emateko maila bakoitzak duen formularioa bete behar da: infantil mailan mutilak eta neskak; mini mailan mutilak eta neskak; eta premini mailan mutilak eta neskak. Gainera, Saski Eskola maila ere egongo da.