Bi egunez, diseinua, ilustrazioa, musika, umorea eta teknologia elkartu dira Muxikebarrin, diziplina askotako sortzaileen eskutik. Hitzaldiek egitarauari indarra eman diote, baina jaialdia hortik harago joan da; hau da, solasaldiak, esperientzia partekatuak, ideien joan-etorriak eta giro bizia izan dira Serifalarisen osagai nagusietako batzuk.
Sormena hamaika modutara ulertu eta lantzeko aukera eman du jaialdiak, eta argi geratu da ideia berriak ez direla soilik oholtza gainean sortzen.. Horregatik, Serifalaris ez da ikusteko jaialdia bakarrik, bizitzeko hitzordua ere bada!