Soniaren esanetan, azken urteotan gauzak asko aldatu dira, batez ere, erakundeen aldetik kontrola izugarri areagotu delako. COVID-aren pandemia inflexio-puntu bortitza izan zela azaldu du: “Egoera zaila pairatu zuten langilee askok ABEE-ak (Aldi Baterako Erregulazio Espedienteak) kobratu zezaten lana gogotik egin behar izan zuten”.
Egun, teknologia berriek eta Ogasun publikoek ezarritako neurri berriek lana erraztu dien arren, beraiengana hurbiltzen diren langileek kontrol zorrotzagoa dute. “TicketBai ezarri zenean, bezero berri asko jaso genituen, autonomo askok eta askok beraien kabuz diru-sarreren aitorpenak egiteko ezagutzarik eta denborarik ez baitute. Hori gutxi ez, eta, egun, lan bikoitza dugu”, onartu du, langile askoren fakturak zorrotzago aztertu behar dituztelako.
Irantzu Alvarado langileak ere argi utzi gura izan du aholkularitza-bulegoek jendeak uste baino lan gehiago egiten dituztela: “Bezeroaren kontuak eramateko ardura hartzen duzunean, zuk zeuk konpondu behar dituzu egon daitezkeen akats edo arazoak. Bezeroak hileko kuota ordaintzen du dena txukun eta legalki egin dezagun, beraz, erantzukizuna handia da”.
Ugartek aipatu moduan “gu, ama guztiak bezala, bezeroaren atzetik gabiltza gau eta egun, besteen betebeharrak konpontzeko asmoz”. Ugarteren arrakasta ahoz-aho pasatu den lan onaren islada dela ere gaineratu du, eta gertutasuna nagusi denez, urteakaz pilatu dituzten bezeroak ez dira aldatu. “Den denak aspalditik ezagutzen ditugu, beraz, gure bezero guztien bizitza goitik-behera ezagtzen dugu”.
Biek aipatzen dute adimen artifiziala gure bizitzaren parte denetik, asko erabiltzen dutela, baita diru-kontuak eramateko ere, eta hortik arazo larriak sortzen ari direla. Horrexegatik, euren bezeroei eskatzen diete egin beharrekoan beraien esku uztea, “hanka-sartze larriak egin aurretik”.
Alvaradok dioen moduan, “etengabe ari gara ikasten. Oraintxe bertan kriptodirua duen bezero baten errenta-aitorpena antolatzen aritu naiz eta ez da batere xamura. Euskaraz zein gaztaleaniaz egiten dugu lan, baita ingelesez ere, baina duela gutxi errumanieraz jasotako dokumentuak aztertzea tokatu zitzaigun, eta makina bat buruhauste izan genituen, kar-kar”.