Haien lan egiteko moduan, testua ez da beti abiapuntua izaten. Askotan, lehenengo gorputza dator, gero mugimendua, eta ondoren hitza. Hortik eraiki dute Goitiberaren hizkuntza eszenikoa, umorea, antzerki fisikoa, euskara eta gai sozialak uztartzen dituena.
Kaleak ere leku berezia hartu du konpainiaren ibilbidean. Goitiberarentzat plaza ez da agertoki hutsa; topaleku bat da, ikusleagaz harreman zuzena sortzeko aukera ematen duen espazioa. Horregatik, kaleko antzerkia publiko askotarikoarengana iristeko modu bizi eta gertukotzat dute.
Horrez gain, urtero antolatzen duten Baratxinto Fest izan dute hizpide: Erronkaribarren egiten den Pirinioetako Arteen Jaialdia, antzerkia, zirkoa, clown-a, dantza, musika eta arte publikoa espazio naturaletan elkartzen dituena. Aurten irailaren 11tik 13ra bitartean ospatuko dute. Hurbildu eta gozatu antzerkiaz!