Udalaren arabera, 5. guneko tarifa espezifikoa honakoa izango da: 0tik 16 minutura arte (biak barne) 0,20 euro ordaindu beharko dira; 16. minututik aurrera eta 600 minutura arte (barne), berriz, 0,0125 euro minutuko kobratuko dute, 0,05 euroko multiploetan, egunean 7,50 euroko gehienezkoarekin (ordu batek 0,75 euro balioko du).
Bestalde, Udalak zehaztu du 5. zonako egoiliarrek, aparkatzeko baimena izanda, 1. edo 5. zonan aparkatzeko aukera izango dutela, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Portu Zaharreko zabalgunean egiten ari den obrak direla eta. Informazio gehiago Udalaren webgunean kontsultatu daiteke.