
Ekainaren 4ko saioa Abianek antolatu du, AzeBarriren babesagaz. Sol Band Gaza ekimenak hitza eta musika uztartuko ditu, Gazako egoeraren inguruan hausnartzeko eta Palestinako herriari babesa adierazteko.
Hiru egun geroago, ekainaren 7an, Gernika Palestina Herri Ekimenak beste mobilizazio bat egingo du, 13:30ean, Xake plazan. Deialdiak "Stop genozidioa", "Israelekin haustura orain" eta "Elkartasuna" aldarriak izango ditu ardatz. Ekimenak hilabete bakoitzeko lehen domekan elkartzeko deia egiten du.
Antolatzaileen helburua Palestinako herriarekiko elkartasuna kalera ateratzen jarraitzea eta Gazan gertatzen ari den egoera salatzea da, kulturatik zein mobilizazio sozialetik. Hala, aste berean, musikak, hitzak eta aldarriak bat egingo dute Getxon.