Euskarazko bisita gidatuetan hiru proposamen egin dituzte. Alde batetik, aste-akabuetako bisitak daude: zapatuetan, erdiguneko ibilbidea egingo dute ekainaren 20an, 11:30etik 13:30era, Algortako azokako Info puntutik abiatuta eta Amezti aretoan amaituta; bestetik, hondartzaren inguruko ibilbidea ekainaren 14an, domekan, egingo dute, 11:30etik 13:30era, Begoñako galerietatik irten eta Algortako Kasinoan bukatuta. Bi bisitek 5 euroko prezioa dute.
Horrez gain, gaueko bisita berezi bat ere antolatuko dute, ilunpean eta eskuargiakaz, erakusketetara beste ikuspegi batetik hurbiltzeko: ekainaren 5ean, barikua, 21:30etik 23:00etara, azokako info puntutik irten eta Ereagako lorategietan amaituko da, 5 euroren truke. Antolatzaileek azaldu dutenez, sarrerak online eskuratu daitezke jaialdiaren kanalen bidez.