Getxo Rugbyk ez du egun hau ahaztuko

Inazio Lara · Izaro Garcia 2026ko ekainaren 8a

Alcalari 22-13 irabazita, Getxo Rugbyk Elite mailarako igoera lortu zuen pasa den zapatuan, denboraldi perfektu bati amaiera ezin hobea emanez: 24 partida, 24 garaipen eta zaleen aurrean ospatutako ametsa.

Finalak tentsioa, sufrimendua, erantzuteko gaitasuna eta, azkenean, ilusioa izan zuen. Lehen zatian markagailua kontra izan arren, Getxok buelta eman zion partidari, eta azken txistuak poza askatu zuen zelaian zein harmailetan.

Inazio Larak jasotako irudiek egun horretan bizitakoa erakusten dute: jokalarien esfortzua, zaleen bultzada, Fadurako giroa eta igoeraren osteko besarkadak. Partida bat baino gehiago izan zen; hau da, klub oso batek elkarregaz ospatutako lorpena.

Argazki guztiak Inazio Lagak lagatakoak dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun