EAEko erreskate teknikoko lehen jardunaldiak egin dituzte Bizkaia Zubiaren inguruan

Ander Zarraga 2026ko ekainaren 9a

Bizkaia Zubiaren inguruak altuerako erreskate teknikoko entrenamendu espezializatuaren agertoki izan dira aster-akabuan, EAEn lehen aldiz antolatu den Erreskate Teknikoari buruzko I. Jardunaldian. ARTCE-SETSE elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuak elkarlanean antolatu dute topaketa, eta ehun profesional baino gehiago bildu dira, estatuko hainbat erkidegotatik etorritako 12 suhiltzaile-talderen parte-hartzeagaz.

Jardunaldietan benetako larrialdiak simulatuz ariketa konplexuak egin dituzte zubian eta Portugaleteko dartsenan, besteak beste, Bizkaia zubiko tiranteetan zintzilikatutako langileen erreskateak, eremu konfinatuetako maniobrak eta egitura azpietako ebakuazioak; horrez gain, material erakusketak eta dibulgazio saioak ere izan dira, herritarrek hurbiletik ikus zezaten erreskate taldeek halako egoeretan nola jarduten duten. Antolatzaileen esanetan, esperientziak prozeduren trukea eta koordinazioa indartzeko balio izan du, eta Getxo eta Portugaleteko udalen zein Bizkaia Zubia entitatearen laguntza instituzionala izan du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun