Proiektuaren helburua, kirol egokituaren bidez, desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea sustatzea eta haien bizi-kalitatea hobetzea da. Horregatik, duela hilabete batzuk, Haszten Elkarteko gazteek, gure lurraldean guztiz apurtzailea den ekimen berri bat martxan jartzea pentsatu zuten. Esan eta egin!
Elkarteko buru den Koldok, BBK eta Athletic Club Fundazioei ideia aurkeztu eta erakunde biek, zalantza izpirik gabe, talde berria bultzatzeko laguntza eskaintzea erabaki zuten. Powerchair Football gurpil-aulki elektrikoen erabiltzaileentzat bereziki diseinatutako kirol-modalitatea da, lehiaketa, talde-lana eta garapen pertsonala uztartzen dituena.
Edonola ere bidea ez da batere samurra izan: Prestatzaileak bilatu, gurpil-aulki elektrikoakaz futbolean aritzeko burdinazko "defentsak" diseinatu eta lortu, baloi bereziak, eta abar. Hutsetik hasi badira ere, Haszten Elkarteko kide/jokalariak jada gogotsu ekin diete lan saioei eta, eta begiz jota dute jada uztailean jokatuko duten lehenengo lagunartekoa. Amaia, entrenatzaileak esan digun moduan "Apurka apurka, denok batera, kirol berri bat ikasten ari bagara ere, orain momentuan, garrantzitsuena gazte hauek lehiatzeko grina baretzea da".
Hasiera batean, txapelketako mailarik baxuenean jokatuko badute ere, Peiok, Xabik, Ronanek, eta gainontzeko taldekideek argi daukate zein den epe laburrerako helburu nagusia: "Guk Athletic Clubaren elastikoa jantzi eta golak sartu nahi ditugu. Ikasi bai, baina gure helburua ere mailaz igotzea bada".