Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 30 urteko gizona, ekainaren 6an Getxon ikusi zuten azkeneko aldiz. Jesus Eliasek 1,85 metroko altuera eta 75 kilo inguruko pisua du, begi marroiak eta ile beltza.
Desagertu zenean elastiko beltza, praka grisak eta oinetako zuriak zituen soinean. Ertzaintzak laguntza eskaera egin die Getxo inguruko herritarrei, Jesus Elias aurkitzeko baliogarria izan daitekeen edozein zantzu edo informazio helarazteagatik.