Getxo Kulturagaz elkarlanean, eta Zirrimarrako Miren Begoñe Bilbao eta Ibon Garagarza komisarioen gidaritzapean, egitarauak hezkuntza- eta sormen-ildoari eutsiko dio. Getxoarte Eskoletan programaren bidez, tokiko sortzaileek prestakuntza-saioak egingo dituzte ikasleakaz, sormena eta hausnarketa kritikoa sustatzeko; amaitzear dagoen ikasturte honetan, besteak beste, Maitane Sarralde, Marta Iraurgi, Maria de Viana, Eva Kareaga eta Pablo Astrain aritu dira ikastetxeetan.