Hiru gazte ikertzen ari dira Getxon, hainbat edukiontzi erretzea egotzita

Ander Zarraga 2026ko ekainaren 15a

Edukiontzi bat sutan, artxiboko irudian. © BIZKAIKO SUHILTZAILEAK

Getxoko Udaltzaingoak hiru gazte identifikatu ditu aurreko astean jazotako Algortan, Negurin eta Areetan izandako edukiontzi-suteen ustezko egile gisa. Gertakariek gutxienez bi ibilgailutan eragin zituzten kalteak.

Lehenengo sutea aurreko, asteko egunean, ekainaren 11n, 23:49 aldera gertatu zen Algortan, arropa biltzeko edukiontzi batean. Geroago, 00:30 inguruan, beste edukiontzi batek su hartu zuen Negurin, eta ondoan aparkatutako ibilgailu bati kalteak eragin zizkion. Udaltzainak abisua jaso eta minutu eskasera iritsi ziren, eta sua inguruko edukiontzietara zabaltzea saihestu zuten.

Handik gutxira, Areetan ere esku hartu behar izan zuten agenteek. Lehenik zakarrontzi bat erre zen, eta, ondoren, inguruko kale bateko beste edukiontzi batek hartu zuen su; azken sute horrek beste ibilgailu bati ere kalte egin zion.

Azken gertakariaren inguruan identifikatu zituzten hiru gazteak, suteen ustezko egile gisa. Udaltzaingoak ikerketarekin jarraitzen du gertatutakoa argitzeko eta izan daitezkeen erantzukizunak zehazteko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun