Polizia-iturrien arabera, bi atxilotuak Hezbolaren eta Palestinako hainbat talde armaturen edukiak zabaltzen zituen Telegram kanal baten kudeaketagaz lotzen dituzte. Ikerketa duela hilabete batzuk hasi zen, Norbegian AEBetako enbaxadaren aurka egindako lehergailu bidezko eraso baten harira atxilotutako pertsona baten telefonoan Bizkaian atxilotutakoetako baten kontaktua aurkitu ostean. Epaileak lehen une batean etxebizitzak miatzeko eskaera baztertu zuen, aurkeztutako txostenak "hipotesiak eta suposizioak" zituela iritzita; geroago, ordea, Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak erabakia baliogabetu eta miaketak baimendu zituen.
Atxilotuetako bat Asier Herranz algortarra izan zen. Atxiloketaren berria hedatu zenean, ehunka pertsona hurbildu ziren bere etxe ingurura, Espainiako Polizia Nazionalak bere etxea miatzen zuen bitartean. Operazioak lau ordu inguru iraun zituen, eta bertaratutako polizia-dispositibo zabala han bildutako herritarren aurka oldartu zen.
Gaurko atxiloketen inguruan gure komitearen komunikatua
— 🇮🇷🇵🇸 Iranekin Bat (@IranekinBat) June 16, 2026
Comunicado de nuestro comité sobre las detenciones de hoy pic.twitter.com/9gvr3tLsex
Iranekin Bat plataformak eta Samidoun preso palestinarrei babesa emateko sareak salaketak ukatu dituzte, eta atxilotuen jarduna Palestinan, Libanon eta Iranen gertatzen ari denari buruzko informazioa zabaltzera mugatu dela defendatu dute. Bi erakundeen esanetan, auziak elkartasun internazionalista eta adierazpen askatasuna kriminalizatzea du helburu. Halaber, polizia-ikerketan jasotako beste hainbat akusazio ere gezurtzat jo dituzte, tartean Espainiako Vueltako protesta-ekintzakaz edo ETAgaz lotzen dituztenak. Operazioa sekretupean dago, eta atxilotuei errugabetasun-presuntzioa dagokie.
Atxilotuak Madrilera eramatea aurreikusten dutela jakinarazi dute haien aldeko eragileek. Egoeraren berri eman eta erantzun-neurriak azaltzeko, prentsaurrekoa deitu dute barikurako, ekainaren 19rako, 17:00etan, Bilboko Burtsa eraikinean.
Presentzia polizial handia dago Algortako militantearen etxe aurrean, kolore guztietako txakurrak daude bertan.
— Aske Antolakundea (@aske_eh) June 16, 2026
INDAR ERREPRESIBOAK SUNTSITU! pic.twitter.com/M7WEeiVsJr