
Horrela, ekainaren 26an, barikua, aldi berean egingo diren bi sormen-tailer izango dira udalerrian. Parte-hartzaileek euren oihal poltsak pertsonalizatzeko eta aldarrikapen-mezuak dituzten txapak sortzeko aukera izango dute, sormena eta gizarte-kontzientzia uztartuz.
Jarduerak doakoak eta herritar guztiei irekiak izango dira, eta bi gune nagusitan egingo dira: Telletxeko metro enparantzan eta Areetako metro enparantzan. Bi tailerrak arrastiko 17:30etik 19:30era izango dira.
Ekimenaren helburua ez da soilik Harrotasunaren Eguna ospatzea, aniztasun afektibo-sexuala eta genero-aniztasuna ikusgarri egitea baizik, espazio publikoan mezu positiboak eta inklusiboak zabalduz. Horretarako, sormena eta parte-hartzea izango dira tresna nagusiak, herritarrek beren aldarrikapenak modu pertsonal eta sortzailean adieraz ditzaten.