Harrotasunaren Egunean, kaleak aldarrikapenerako gune bihurtuko dira

Izaro Garcia 2026ko ekainaren 22a

Manifestazioa ekainaren 28an izango da.

Ekainaren 28an ospatzen den Sexu Askapenaren eta LGTBIQA+ Kolektiboaren Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Ukatu kolektiboak manifestazioa deitu du Algortan. Mobilizazioa 13:00etan abiatuko da Telletxetik, eta antolatzaileek azaldu dutenez, helburua  "beste kuir borroka baten alde eta beste Uribe Kosta bat eraikitzeko" aldarria kalera eramatea izango da.

Urtero bezala, Harrotasunaren Egunak aldarrikapenerako eta ikusgarritasunerako espazio bihurtuko ditu kaleak, eta aurten ere eskualdean hainbat ekimen egingo dira LGTBIQA+ komunitatearen eskubideak eta errealitateak mahai gainean jartzeko.

Testuinguru horretan, Ukatuk azpimarratu du mobilizazioaren bidez aniztasun sexual eta genero-aniztasunaren aldeko mezua zabaldu gura duela, baita eskualdean bizikidetza, errespetua eta askatasuna sustatzeko beharra ere.

Manifestazioa ekainaren 28an izango da, zapatuan, eta eguerdiko 13:00etan abiatuko da Algortako Telletxetik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun