Udaltzaingoak 20:12an jaso zuen abisua, kale horretan kokatutako edukiontzi batean sua piztu zela ohartaraziz. Agenteek inguruan egindako gestioen eta esku-hartze azkarraren ondorioz, gertakarietan ustez parte hartu zuten hiru adingabeak aurkitu eta identifikatu zituzten.
Udalak jakinarazi duenez, hiru adingabeen legezko ordezkariei gertatutakoaren berri eman zieten, eta haien ardurapean utzi zituzten. Larrialdi-zerbitzuen arteko jarduera koordinatuari esker, egoera kontrolpean hartu zuten, baina edukiontziak kalte handiak izan zituen, eta alboko beste elementu batzuetan eragindako kalteak baloratzen ari dira oraindik.
Getxoko Udalak herritarren lankidetzaren garrantzia nabarmendu du halako jokabideak prebenitzeko eta argitzeko. Izan ere, gogorarazi du gizalegearen aurkako edo delituzko ekintzek pertsonen segurtasuna arriskuan jar dezaketela eta herritar guztientzat kostu handiak eragin ditzaketela.