Neurtzaileek prestakuntza-saio bat jasoko dute irailaren hasieran, bi ordukoa, eta datu-bilketak norberaren gertuko udalerrietan egingo dituzte, aurrez zehaztutako ibilbide eta egunetan. Egitekoa kalean entzundako hizkuntza-erabilera jasotzea izango da, ikerketaren metodologia jarraituta.
Lana ordaindua izango da: prestakuntza eta neurketa ordu bakoitzeko 18 euro jasoko dituzte neurtzaileek, eta herri-motaren arabera gehigarriak ere egon daitezke. Horrez gain, bidaia-gastuak bere gain hartuko dituzte antolatzaileek, eta EHUko ikasleek hautazko kredituak eskuratzeko aukera izango dute.
Parte-hartzaileek Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurtzaile ziurtagiria jasoko dute, baita ikerketaren emaitzen txostena ere. Antolatzaileek azaldu dutenez, Bizkaian oraindik neurtzaile faltan daude, baita Getxon ere; horregatik, interesa duten herritarrei izena emateko eta deialdia zabaltzeko eskatu diete.
Izena emateko galdetegia honako helbidean bete daiteke: https://erabili.liberaforms.org/neurtzaileak