Klubak azaldu duenez, emaitzak bide berri bat ireki du Klubean, emakumeek arraun olinpikoaren modalitate "zorrotz" horretan parte har dezaten. Era berean, Mikel Barturenek Klubeko presidenteak adierazi duenez, lorpen horren atzean "emakume talde bat dago, urte osoan lan eta familia betebeharrak eta Abrako uretako entrenamenduak bateragarri egiten dituena".
Ildo horretan, emaitza kirolarekiko "ahaleginaren, konpromisoaren eta pasioaren" adibide bat dela aitortu du presidenteak, baita lehiaketako arraunaren barruan aukera berdintasunaren aldeko aurrerapauso bat ere, gero eta inklusiboagoa den ikuspegi batetik, non adina edo generoa ez diren muga bat maila gorenean lehiatzeko.
Garaipen hori lortzearen arduradunak MarIa Nebreda, Susana Barreiro, Gemma Azkorra, Zenaida Solano, Cristina Chapa, Miren Edurne Madariaga, Jone Itziar Astola, Laura Aparicio eta Izaskun Etxaniz (lemazaina eta entrenatzailea) izan ziren.
Bestalde, lorpen horregaz batera, azpimarratu dute Raspas Arraun Elkartea Sevillatik itzuli dela Espainiako bi azpitxapeldunekaz: zilarrezko lehen domina haurren 'scull misto' bikoitzaren kategorian iritsi da, Olaia Mirak eta Ignacio Chavarriak osatutako ontzian; eta, bigarrena, gizonezko beteranoen lauko 'scull' proban, Iñigo Martinez de Alegria, Jon Urrutia, Gorka Santin eta Nacho Cebollak osatutakoa, erakundeak bizi duen kirol une bikaina berretsiz.