Umeak Aljeriako Tindoufeko errefuxiatuen kanpamenduetatik datoz, eta Oporrak Bakean egitasmoaren bidez etorri dira, ATFAL Sahararen aldeko Getxoko elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzagaz.
Datozen asteetan familia getxoztarrakaz biziko dira, eta, egonaldi horretan, osasun-azterketak egiteko, basamortuko bizi-baldintza gogorretatik aldi batez urruntzeko eta beste errealitate bat ezagutzeko aukera izango dute. Aldi berean, egitasmoak herritarrak Saharako herriaren egoeraz sentsibilizatzea ere badu helburu.
Harrerako ekitaldian, Amaia Aguirre alkateak eskerrak eman dizkie bai ATFAL elkarteari, bai harrera-familiei, egitasmoa urtez urte posible egiteagatik. Bestalde, Fatma Brahim-Salem Jatri Fronte Polisarioko Euskadiko ordezkariorde eta Oporrak Bakean programaren arduradunak ere familien eta erakundeen babesa funtsezkoa dela aitortu du, ekimenak umeei uda seguruagoa eta atseden hartzeko aukera eskaintzen dielako, basamortuko baldintza gogorretatik urrun.