San Lorentzo Eguna ospatzeko, Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazak Euskal Herri osoko 50 ekoizle ingururen produktuen eskaintzagaz beteko dituzte.
Ohikoa den moduan, abuztuaren 10ean, goizeko 10:00etatik 15:00era, euskal baserriko produktuen merkatua izango da eguneko protagonista Algortan Herritarrek, bertan, kalitate handiko hainbat produktu fresko eskuratzeko aukera izango dute, hala nola, barazkiak, frutak, gaztak, pateak, ogia, pastelak, eztia, txokolatea, sagardoa, txakolina eta landare apaingarriak. Gainera, urtero bezala, produktu ekologikoak ere ez dira faltako, ezta ohiko taloa eta musikariek alaitutako giro herrikoia ere.
Egunari amaiera ezin-hobea emateko, 20:00etan, Biotz Alai abesbatzak urteroko kontzertua eskainiko du Muxikebarri Antzokian.