Udako jaiak 2026

Portu Zaharrean festak gainezka egingo du

Ander Zarraga 2026ko abuztuaren 6a

Portu Zaharreko jaiak abuztuaren 12tik 16ra bitartean ospatuko dituzte aurten.

Abuztuaren 12tik 16ra bitartean ospatuko dituzte aurten Algortako Portu Zaharreko jaiak. ÑTR iazko kuadrillen txapelketako talde irabazleak irakurriko du pregoia, eta horregaz batera hasiko dira festak. Lau egun horietan zer izango den jakin gura? Bada, hona hemen egitaraua!

Abuztuak 12, eguaztena
San Nikolas Eguna / Arrantzale Eguna

  • 16:00 Txupinazoa eta jaien hasiera. Kuadrillen jaitsiera Kasino plazatik Portu Zaharreraino, KU-KLUX fanfarreak girotuta. Jaitsiera irekitzen, 2025eko kuadrilla irabazlea, ÑTR, joango da. Kuadrilla Txapelketako lehenengo froga.
  • 19:30 Sardina-jana Asuerkan.
  • 20:00 Boxeo-jaialdi-Eklipsea, Boxeo Izarrak Txosnak antolatuta.
  • 20:27 Eguzki-eklipsea Portu Zaharrean. Eguzki bereziak eramateko deia egin dute.
  • 20:30 TXO panpinaren kokapena jai-batzordearen txosnan.
  • 21:00 Kontzertua Portu Zaharreko plazan.
  • 21:30 Agertoki nagusian 2025eko ÑTR kuadrilla irabazlearen pregoi-irakurketa.
  • 22:00 Umeentzako zinema Doctor Pedro Bilbao plazan.
  • 22:00 Kontzertuak agertoki nagusian.

Abuztuak 13, eguena

  • 11:00-14:00 eta 16:30-18:30 Umeentzako parkea beheko errepidean: minimoto zirkuitua –0-3 urte–, haur-ludoteka –1-3 urte–, Fantasia puzgarri ertaina –2-5 urte–, puzgarri erraldoia –6-12 urte– eta pedaletako kart-ak, adin guztietarako.
  • 11:00-14:00 eta 17:00-19:00 Erakustaldia eta hastapen-klaseak La Kantera Skate Eskolaren eskutik, beheko errepidean.
  • 11:30-13:30 Umeentzako ergometro-estropada paseoan, Getxo Arraun Txosnak antolatuta.
  • 11:30 Patinetako hockey hastapen-tailerra, Getxo Irristan Txosnak antolatuta, agertoki atzean.
  • 14:30 Pintxo-pote feminista, Bilgune Feministaren Txosnak antolatuta.
  • 16:00 Altxaldiak Portu Zaharrean. Kuadrilla Txapelketako bigarren froga.
  • 18:00 Bitsaren jaialdia beheko errepidean, puzgarrien gunean.
  • 19:00 Fanfarrea Portu Zaharreko plazan: Kutxus Areatxu.
  • 19:00 Buruhandi eta txistularien jaitsiera Agurra Taldearen eskutik, Teilagorritik Portu Zaharreraino.
  • 19:00 Zumba Rosi, Ylenia eta Ritagaz, agertoki nagusian.
  • 19:30 Sardina-jana Asuerkan.
  • 21:00 Kontzertua Portu Zaharreko plazan.
  • 21:00 Euskal dantza-erakustaldia murrutzar handian,
    Itxas Argiaren eskutik.
  • 21:30 Kuadrillen antzezpen-saioa agertoki nagusian.
  • 21:45 Zezensuzkoa.
  • 22:15 Umeentzako zinema Doctor Pedro Bilbao plazan.

Abuztuak 14, barikua

  • 10:30 Nasapuntako bertikala –Sokamuturra– hondartzan. Kuadrilla Txapelketako hirugarren froga.
  • 11:00-14:00 eta 16:30-18:30 Umeentzako parkea beheko errepidean: Frozen puzgarri ertaina –1-3 urte–
    Txirrista Pirata puzgarri handia –4-9 urte–
    Demolution puzgarria –7 urtetik gora– eta pedaletako
    kart-ak, adin guztietarako.
  • 13:00 Kantu-poteoa Portu Zaharreko plazan.
  • 16:30 Umeen kuadrillen jaitsiera Kasino plazatik Portu Zaharreraino, KU-KLUX fanfarreak girotuta.
  • 17:00-19:00 Eusko-diskoteka DJ Pacogaz, Portu Zaharreko plazan.
  • 17:30-19:30 Gazteentzako arrantza-txapelketa Riberan. Sariak 20:00etan banatuko dituzte murrutzar txikian.
  • 17:30 XII. Tokata Rugby Touch beheko belardian, Getxo Rugby Txosnak antolatuta.
  • 18:00 Froga-erronka Getxo Herri Kirol Txosnak antolatuta, txosnaren aurrean, belardian, Getxo Herri Kirol Taldearen eta Iruka Crossfiten artean.
  • 18:00 Helduentzako nasapuntakoa eta ur-saltoen txapelketa murrutzar handian.
  • 18:00 Umeentzako nasapuntakoa murrutzar txikian. Ondoren, ahate jostailuen askatzea.
  • 19:00 Ilunabar feminista Bilgune Feminista Txosnan.
  • 19:00 Buruhandi eta txistularien jaitsiera Agurra Taldearen eskutik, Teilagorritik Portu Zaharreraino.
  • 19:30 Sardina-jana Asuerkan.
  • 19:30 Bertso-saioa Portu Zaharreko plazan.
  • 21:00 Kontzertua Portu Zaharreko plazan.
  • 21:45 Zezensuzkoa.
  • 22:00 Kontzertuak agertoki nagusian, Gazte Txosnaren eskutik.
  • 22:15 Umeentzako zinema Doctor Pedro Bilbao plazan.

Abuztuak 15, zapatua
Marmitako Eguna / Pijama Eguna

  • 09:30 Marmitako Lehiaketarako izen-ematea. Autoen sarrera jai-gunearen garbiketa amaitu ostean eta 10:00ak arte egin ahal izango da; irteera, berriz, 17:00ak baino lehen. Kuadrilla Txapelketako bosgarren froga.
  • 11:00 Buruhandi eta txistularien jaitsiera Agurra Taldearen eskutik, Teilagorritik Portu Zaharreraino.
  • 12:30 Marmitako Lehiaketa. Marmiten aurkezpena epaileen aurrean Portu Zaharreko plazako agertokian, 14:00ak arte. Ilara eskaileretatik behera osatuko da.
  • 16:00 Arrasti-girotua Jai Batzordearen txosnan.
  • 17:45 Bertso-saioa Portu Zaharreko plazan.
  • 18:30-20:30 Elektrotxaranga txosnetan, Gazte Txosnak antolatuta.
  • 18:30 Marmitako Lehiaketaren sari-banaketa Portu Zaharreko plazan.
  • 21:00-21:30 Kuadrilla Lehiaketaren sari-banaketa agertoki nagusian.
  • 22:30-01:30 Kontzertua agertoki nagusian.

Abuztuak 16, domeka

  • 06:00 TXOren erretzea murrutzar handian eta jaien amaierako traka.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun