Udako jaiak 2026

Goazen denok Areetako Santa Ana auzoko jaietara!

Izaro Garcia 2026ko uztailaren 23a

Jaiek aste-akabu osoa iraungo dute.

Santa Ana auzoko jaiek hiru eguneko iraupena baino ez izan arren, ekintza ugari izango dituzue disfrutatu eta ondo pasatzeko. Bihar bertan, uztailaren 24an, hasi eta domekara arte, uztailaren 26 arte iraungo dute. Plan hoberik duzu aste-akabu honetan egiteko? Ez dut uste! 

Uztailak 24, barikua

  • 17:00 Puzgarriak etxeko txikienentzako, Santa Ana plazan.
  • 19:00 Txupinazoa eta buruhandiak. Jaiak hasi dira!
  • 20:30-21:00 Sardina-jana Santa Anako plazan. Hurbildu mokadutxo bat hartzera!
  • 21:00 Bingo musikatua Santa Anako plazan. Abesti guztiak ezagutzen al dituzu?
  • 22:00 Kontzertuak plazan bertan.

Uztailak 25, zapatua

  • 10:30 Xake-lehiaketa, plazan.
  • 14:00 Tortilla txapelketa. Nork sukaldatuko ote du tortillarik onena?
  • 16:00 Koadrilen arteko txapelketa, Santa Anako plazan.
  • 17:00 Mus txapelketa, Amara Berria tabernan.
  • 18:00 Puzgarriak, Santa Ana plazan.
  • 18:30 Igel-toka eta txapela jaurtiketa txapelketa, plazan.
  • 19:00 Magia ikuskizuna publiko guztientzako, Santa Ana plazan.
  • 20:30 Saiheski-jana, plazan. Usain goxoa nabari da daborduko...ez galdu!
  • 22:30 Kontzertuak.

Uztailak 26, domeka

  • 11:30 Futbol txapelketa. Publiko orori irekita.
  • 12:00 Puzgarriak etxeko txikienentzako, Santa Ana plazan.
  • 13:00 Euskal dantzak tokiko euskal dantza taldeen eskutik.
  • 14:00 Paella txapelketa, Santa Ana plazan. Bigarren aukera duzu zure  sukaldatzeko gaitasunak erakusteko!
  • 16:30 Ur-guda eta apar-festa. Gorputza freskatzeko aukera paregabea!
  • 18:30 Herri kirolak, Santa Ana plazan.
  • 20:00 Santa Ana jaietako sari-banaketa, plazan. Irabazleetako bat izango ote zara?
  • 21:30 Karaokea, plazan. Oraindik indarrak geratzen bazaizkizu, hurbildu eta gozatu!
  • 22:30 Zinema, Santa Ana plazan.
  • 23:30 Traka finala eta jaien bukaera. Datorren urtera arte!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun