Urtero bezala, gaineratu dute publiko guztiarentzat irekia izango den jarduera jai-eguna izango dela. Bertan, umeentzako jolasak, musika emanaldiak, aldarrikapen-kalejirak eta arrozaren inguruko herri-bazkaria aurkitu ahal izango da, talde bakoitzak bere errezetagaz.
Udalak azaldu du ekimenaren helburua kulturartekotasuna sustatzea eta pertsonen, taldeen eta eragile sozialen arteko elkarreragina lantzea dela, eta, aldi berean, aniztasuna normalizatu eta jatorri desberdineko pertsona eta taldeen arteko harremana eta bizikidetza defendatzea duela helburu.
Izena-ematea
Diotenez, epea irailaren 14ra arte egongo da zabalik. Izen-ematea taldeka egin beharko da estekan dagoen formularioaren bidez. Gainera, kontuan hartu behar da talde bakoitzak 5 euro ordaindu beharko dituela, gehi 1,5 euro pertsona bakoitzeko. Informazio guztia hemen dago eskuragarri.