Aixerrotako zelaia jendez bete zen atzo Getxoko hitzordu garrantzitsuenetako bat ospatzeko: Nazioarteko Paella Lehiaketa. Jai mundial honek milaka lagun elkartzen ditu urtero; eta, aurten, eguraldia primerakoa ez bazen ere, jai-giroa ezin hobea izan zen egun osoan. Hona hemen eguneko irudiak!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!