Udako jaiak 2026

Itzubaltzeta/Romon prest daude jaiei ongietorria emateko!

Izaro Garcia 2026ko abuztuaren 3a

Astebeteko egitaraua prestatu dute Itzubaltzeta/Romon.

Itzubaltzeta/Romok jai-giroz beteko ditu kaleak abuztuaren 2tik 9ra. Kontzertuak, herri bazkariak, goitibeherak, Herri Krosa, umeentzako jarduerak, txapelketak, kalejirak eta auzoko ohiko hitzorduak izango dira protagonista, adin guztietako herritarrentzat prestatutako egitarau oparoan. Auzoa musikaz, kolorez eta giro onez beteko da beste urte batez; beraz, ez da aitzakiarik faltako etxetik irten eta jaiez gozatzeko.

 
 
 

Abuztuak 2, igandea

  • 10:00 Pendrive/CDen ematea playbackerako, Jai Batzordearen postuan.
  • 10:00-17:00 Nekazal-, artisau- eta bigarren eskuko azoka, Kalamua eta Santa Eugenia kaleetan.
  • 12:15 Tabernen arteko pintxo lehiaketa, herri osoan zehar.
  • 12:30 Felix Arnaizi omenaldia, Ibaiondo kalean.
  • 12:30 Eskulan tailerrak Inma's Lencería-ren eskutik, Kalamua kalean.
  • 12:30 Zasi Eskolak girotutako poteoa, ibiltaria.
  • 13:00 Harrera Sirenoaren kokapen berriari, txosnagunean.
  • 13:30 Palestinaren aldeko elkarretaratzea, Gernika-Palestina Herri Ekimenaren eskutik, Xake plazan.
  • 17:00 Mus txapelketa ofiziala, La Mona tabernan.

Abuztuak 4, asteartea

  • 11:30 Mahaien eta aulkien muntaketa, Cervantes plazan.
  • 13:00-14:00 Plater Irekia: izen-ematea, Cervantes plazan.
  • 14:30-15:00 Plater Irekia: aurkezpena, Cervantes plazan.
  • 16:00-16:30 Plater Irekia: sari-banaketa, Cervantes plazan.
  • 17:00 Mahaiak eta aulkiak jasotzea, Cervantes plazan.
  • 18:30 Goitibeheren elkarretaratzea, Santa Eugenia plazan.
  • 19:00 Goitibeheren kalejira, ibiltaria.
  • 22:00 Goitibeheren igoera, Txistularian.
  • 23:59 Kontzertua: Aittu Erromeria, Dolores Ibarrurin.
  • 00:00 Hidratazio-etenaldia, Dolores Ibarrurin.

Abuztuak 5, asteazkena

  • 12:00 Txosnen irekiera, txosnagunean.
  • 13:00 Mandangax eta Notxuk girotutako poteoa, ibiltaria.
  • 14:30 Herri-bazkaria, txosnagunean.
  • 16:30 La Chica del Atril Rosa kantautorea, ITFren eskutik, txosnagunean.
  • 18:00 Red Hill Cheese-Rolling, Artatza parkean.
  • 18:30 "El Despiste" fanfarrea, ibiltaria.
  • 19:00-22:00 Pintxo morunoak, Romo Biziriken eskutik, Jai Batzordearen txosnan.
  • 19:30 Pregoia eta txupina, Subflubiala Ez plataformaren eskutik, Santa Eugenia plazan.
  • 19:45 Kalejira: "El Despiste" fanfarrea eta buruhandiak, Agurra taldearen eskutik, ibiltaria.
  • 20:30 Alardea, Zasi Eskolaren eskutik, txosnagunean.
  • 22:00 Transformismoa Las Fellini-rgaz, Ganeta plazan.
  • 22:00 Kalejira feminista, ITFren eskutik, txosnagunetik.
  • 23:45 Gaueko musika irekia, kuadrillen eskutik, txosnagunean.
  • 00:00 Hidratazio-etenaldia, txosnagunean.

Abuztuak 6, osteguna

  • 11:00 Txikigunea, Santa Eugenia plazan.
  • 12:00 Trikitilariak, ibiltaria.
  • 13:00 Hofe etxetxora sartzeko VIP sarreraren zozketa, txosnagunean.
  • 14:30 Elkartasun bazkaria, txosnagunean.
  • 16:30 Bertso-saioa (Jone Uria, Alaia Martin, Aitor Servier eta Amets Arzallus), Alberen eskutik, txosnagunean.
  • 17:00 Txikigunea, Santa Eugenia plazan.
  • 17:30-19:30 Herri Krosa: izen-ematea, Ganeta plazan.
  • 18:00 Umeentzako apar festa, Santa Eugenia plazan.
  • 18:30 Sama Siku fanfarrea, ibiltaria.
  • 19:00 Elkartasun barbakoa, Ibar Nagusien Etxearen eskutik, Ibaiondo kalean.
  • 19:00 Elkartasun taloak, Gobelondo kalean.
  • 19:00 Bubblin Sound System + Ziztada & Rlantz + Galin DNB, Dolores Ibarrurin.
  • 19:30 Kartoizko banda, ibiltaria.
  • 19:45 XIX. Herri Krosa, Ganeta plazan.
  • 22:30 Kontzertua: Hofe + Kiliki, txosnagunean.
  • 22:30 Zezensuzkoa, Santa Eugenia plazan.
  • 23:45 Gazte Mugimenduaren ekitaldia, txosnagunean.
  • 00:00 Hidratazio-etenaldia.

Abuztuak 7, ostirala

  • 11:00 Txikigunea, Maiatzaren Batan.
  • 12:00 Txistulariak, ibiltaria.
  • 12:00 Crossfit lehiaketa, txosnagunean.
  • 13:30 Muztio-rallya, ibiltaria.
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria, Eskolako frontoian.
  • 17:00 Txikigunea, Maiatzaren Batan.
  • 17:00 58. poteo-rallya, txosnagunetik irtenda.
  • 18:00 Umeentzako apar festa, Maiatzaren Batan.
  • 19:00 Buruhandiak, Romoko elizatik.
  • 19:00 Elkartasun barbakoa, Ibaiondo kalean.
  • 19:00 Elkartasun taloak, Gobelondo kalean.
  • 20:00 Subflubiala Ez! manifestazioa, txosnagunetik irtenda.
  • 20:00 Txitxarrilloa, Ibar Nagusien Etxearen eskutik, Ganeta plazan.
  • 21:00 Kontzertuak: Deriba, Hamlet eta Nonbait Erromeria, txosnagunean.
  • 21:30 Playbacka, Dolores Ibarrurin.
  • 00:00 Hidratazio-etenaldia, txosnagunean.

Abuztuak 8, larunbata

  • 10:00-12:00 I. edizioko Sukalki Eguna: izen-ematea, Ganeta plazan.
  • 11:00 Txikigunea, Santa Eugenia plazan.
  • 12:00 Trikitilariak, ibiltaria.
  • 12:00 Umeentzako bizikleta eta motoen ginkana (10 urtetik beherakoentzat), Olabarrietaren eskutik, Gobelurren.
  • 12:00 PAUa gainditzeko euskara klase partikularrak, C. Itur, P. Lope eta M. Rajoyren eskutik, txosnagunean.
  • 12:30 Aerobica, txosnagunean.
  • 13:00-13:30 I. Sukalki Lehiaketa: plateren aurkezpena, Ganeta plazan.
  • 13:30 Umeentzako apar festa, Santa Eugenia plazan.
  • 14:30 I. Sukalki Lehiaketako sari-banaketa, Ganeta plazan.
  • 15:00 Etxe Merkeen Eguna.
  • 15:30 Gazte bazkaria, Itzubaltzeta Gazte Asanbladaren eskutik, txosnagunean.
  • 15:30 Tiragoma tailerra (ekarri zure tiragoma "Y"-argaz), Gobelondon.
  • 17:00 Helduentzako (+16) puzgarriak, Santa Eugenia plazan.
  • 17:00 Tiragoma txapelketa, Txirukaren eskutik, Gobelondo kalean.
  • 17:00 Oiloaren ehiza bizikletan (ekarri zure bizikleta!), txosnagunean.

Abuztuak 9, igandea

  • 06:00 Alpargata pertsonaien topaketa, txosnagunean.
  • 07:00 Tanga eta galtzontzilo lasterketa, txosnagunean.
  • 07:00 Txapen lasterketa, txosnagunean.
  • 08:00 Diana herrikoia, ibiltaria.
  • 12:00 Red Bull paperezko hegazkinen txapelketa, Artatza parkean.
  • 12:00-12:30 Tortilla lehiaketa: izen-ematea, Bizarrak y Ilustren eskutik, Kalamua, Gobelondo, Caja de Ahorros
  • eta General Etxague kaleetan.
  • 12:30-14:30 Tortilla lehiaketa: plateren aurkezpena, Gobelondo kalean.
  • 16:00 Zasi Eskolaren dantza plaza, Gobelondo kalean.
  • 17:30 Tortilla lehiaketa: sari-banaketa, Gobelondo kalean.
  • 19:00 Bilbainadak: Los 5 Bilbainos, txosnagunean.
  • 19:00 Erraldoiak eta buruhandiak, Agurraren eskutik, Eliz plazatik.
  • 19:30 Sardinada herrikoia, Erromoko Hintxak taldearen eskutik, txosnagunean.
  • 21:00 Sari-banaketa, txosnagunean.
  • 23:30 ¡Pobre de mí!, El Despiste fanfarreagaz, ibiltaria.
  • 23:55 Azken traka, Ganeta plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun