Barreak, sustoren bat edo beste eta, batez ere, giro ederra utzi zuten Agurra dantza taldeko buruhandiek Portu Zaharreko kaleetan. Txikienak korrika ibili ziren haiengandik ihesi, batzuk urrutitik begira eta beste batzuk, ausartago, buruhandiei zirika eta ahalik eta gehien hurbilduz. Kaleak mugimenduz eta algaraz bete ziren!
Hona hemen arrastian utzitako une dibertigarrienetako batzuk!