Gaztebulegotik azaldu dutenez, tailerren helburua getxotarrei egunerokoan zein etorkizuna eraikitzen laguntzeko baliabide praktikoak eskaintzea da; hori guztia, udalerriko gazteentzat hurbila, doakoa eta irisgarria den ikuspegi batetik abiatuta.
Lehenengoa, lan-bilaketari buruzko tailerra izango da. Urriaren 15ean egingo dute Romo Kultur Etxean, 17:00etan, eta euskaraz emango da. Bigarrena, urriaren 27an egingo dute, eta gazteek etxebizitza bat eskuratzeko laguntzei, izapideei eta abarri buruzko informazio-saioa izango da. "GAZ Emantzipa Vivienda" tailerra euskaraz ere egingo dute Algortako Kultur Etxean, 18:30ean.
Azaroaren 10ean, 17an eta 24an, janaria airfryerez prestatzeko tailerra euskaraz egingo dute, Villamonten, 18:00etan. Azaroan ere, elektrizitate-tailerra antolatu dute. Hori, berriz, gaztelaniaz egingo dute, azaroaren 3an eta 10ean, Villamonten, 17:00etan.
Azkenik, abenduaren 1ean eta 3an, zianotipia-tailerra, egingo dute, gaztelaniaz ere, Villamonten, 17:30ean.
Informazio gehiago lortzeko, 94 466 03 53/688 88 09 85 telefonoetara deitu daiteke, edo gaztebulegoa@getxo.eus helbidearen bidez galdetu.