Getxoko GUrari Emakumeen Etxean emakumeen jabekuntzarako hainbat tailer eta jarduera eskainiko dira ikasturte honetan

Iratxe Ugartetxea

Irailaren 7an zabalduko da Getxoko GUrari Emakumeen Etxean 2026-2027ko ikasturtean emakumeen jabekuntzarako egingo diren tailerretan eta jardueretan izena emateko epea. Carmen Diaz Getxoko Udaleko zinegotziak azaldu duenez, jarduerak “emakumeen ahalduntze-prozesuan, ikaskuntzarako eta gizarte eraldaketarako” zuzenduta daude.

2026-2027 ikasturtean hainbat ikastaro eta tailer eskainiko dira, besteak beste, irakurketa feministaren kluba, eskultura eta gorputz-aniztasuna eta belaunaldien arteko autodefentsa feminista. Horrez gain, herritarrentzako jarduera irekiak egongo dira ere, argazki erakusketa eta solasaldia tartean.

Ikastaro guztiak doakoak izango dira, baina aldez aurretik izena eman behar da, irailaren 7tik 21ra bitartean. Parte hartzaile bakoitzak gehienez hiru ikastarotan eman ahal izango du izena, eta online formularioaren bidez (www.getxo.eus/eu/igualdad), 944 660 138 telefono bidez edo GUrari Etxean (Benturillena Kalea 17, Algorta) aurrez aurre egin daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun