
Lau egunez, herritarrek produktu berriak ezagutzeko, eskaintza onak aprobetxatzeko eta hurbileko merkataritzari laguntzeko aukera izango dute. Juanma Gonzalezek, Getxolaneko Ekonomia Sustapeneko zinegotziak, azpimarratu duenez, helburua tokiko merkataritza dinamizatzea, udalerriko establezimenduei ikusgarritasuna ematea eta Getxoko merkataritza-eskaintzaren aniztasuna eta kalitatea balioan jartzea da.
Udalak adierazi duenez, "Aukeren Merkatuaren eskaintza askotarikoa izango da, eta sektore desberdinetako establezimenduak izango ditu". Nabarmendu dutenez, moda izango da presentzia handiena izango duen jarduera; merkatuan oinetakoak eta poltsak, lentzeria eta bainu-arropa, haurrentzako moda eta ekipamendua, opariak, kirol-artikuluak, imitaziozko bitxiak eta osagarriak eta mertzeria-proposamenak izango dira.
Horrez gain, jostailugintza, gizonezkoen moda, lurrindegia eta edertasuna, liburudenda, brodatuak eta arropa tradizionala, baita altzariak, dekorazioa eta argiztapena lantzen dituzten establezimenduak ere egongo dira. Udalak dioenez, eskaintza askotarikoa izango da, merkatuko lau egunetan "gustu eta behar guztietarako produktuak aurkitzeko aukera emanez".