Deialdia Getxon erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago, eta eskabideak irailaren 15etik urriaren 15era aurkeztu ahal izango dira. 5.000 euro eskaintzen dizkie aukeratutako hiru proiekturi, sustatzaileek aurrera eraman dezaten, eta 12 hilabete izango dute beren ideia garatzeko. Proiektuak banaka edo gehienez lau pertsonako taldeetan aurkeztu ahal izango dira.
Informazio gehiago lortzeko, Getxoko Gaztebulegoan galdetu daiteke aurrez aurre (Torrene kalea 3, Algorta), telefonoz 688 88 09 85 zenbakian edo gaztebulegoa@getxo.eus helbidera idatziz.