Getxo Kulturak adierazi duenez, Igeretxeko biribilgunetik zirkulazioa eten egingo da barikuaren 16:00etatik domekaren 08:00etara. Gainera, Arriluzeko biribilgunetik Ereagako hondartzarako noranzkoa ere itxi egingo dutela adierazi dute, barikuan barikuan 18:00etatik aurrera eta zapatuan 17:00etatik aurrera.
Bestalde, gogorarazi dutenez, jaialdia dela eta, Ereagako igogailuaren funtzionamendua ere arautuko dute, irailaren 11an eta 12an, 17:00etik aurrera, mugikortasun urriko pertsonen sarbide-lehentasuna bermatzeko. Ordutegia ohikoa izango da, 9:00etatik 00:30era bitartean zerbitzua eskainiz.