Getxo Kirolakek denboraldi berriko ikastaroetan izena emateko epea zabalik du

Iratxe Ugartetxea

© GETXO KIROLAK

Denboraldi berriko eskaintza Getxo Kirolakeko abonatuei zuzenduta dago, eta guztira 17 kirol-modalitatetako 544 ikastaro eskainiko dira, haur, gazte, heldu eta adinekoentzat.

Haurrei zuzendutako ikastaroak irailaren 14an hasiko dira, eta, besteak beste, teniseko, igeriketako, txirrindularitzako, borroka-arteetako, gimnasia erritmikoko, boxeoko eta gimnasia akrobatikoko zenbait taldetan daude plazak oraindino. Helduentzako jardueren kasuan, oraindino izena eman daiteke entrenamendu funtzionaleko ikastaro batzuetan, ziklo indoorrean, yogan eta mantentze-gimnastikan.

Horregaz batera, zabalik dago ere iaz abian jarri zen “Aukeran” zerbitzuan parte hartzeko izena emateko epea. Eskaintza hori, ikastaro itxi edo finko batean izena eman beharrean, kirol jarduera bat baino gehiago konbinatzea eta zein klasetara joan gura duten aukeratzea nahiago duten abonatuei zuzenduta dago. “Aukeran” zerbitzuko eskola gehienak urriaren 1ean hasiko dira, eta zerbitzua bi modalitatetan dago eskuragarri: “Aukeran Plus” (57 euroan hilean) eta “Aukeran” (45,60 euroan hilean).

Kontsultak edo izen emateak Getxo Kirolaken webgunean egin daitezke, edo aurrez aurre jendearen arretarako bulegoetan, Faduran (Los Chopos Etorbidea 60, Getxo) edo Gobelan (Luis Lopez Oses Kalea 1, Areeta).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun