Egitaraua

Hitzez eta dantzez beteko dira Algortako kaleak irailaren 20an Hitzaren Dantza ekitaldiagaz

Iratxe Ugartetxea

Aurten ekitaldiaren hamabigarren edizioa ospatuko da. © ALBE

Kalejira, bertso saioak, erromeria... hilaren 20an, bertsoak, kantak eta euskal dantzak elkartzen dituen Hitzaren Dantza ekitaldiaren 12. edizioaz gozatu ahalko dute getxoztarrek. Bertsolari ezagunen bertsoak entzuteagaz batera, animatzen direnek abesteko eta dantzatzeko aukera izango dute ere bai.

Aurten ere, Hitzaren Dantzak ekitaldia antolatu du Algortako Bertsolari Eskolak, ALBEk, euskal kulturak herriko kaleak eta plazak bete ditzan egun osoan zehar. 11:00etan hasita eta 18:00etan amaituta, parte hartzeko eta dibertitzeko aukera izango dute getxoztarrek bertso-eskolak prestatu duen egitarauagaz.

Urtero legez, ekitaldi honetan parte hartzeko bi era egongo dira: dantza-, kantu- edo musika-talde moduan, aldez aurretik ALBEko antolatzaileekaz adostuz, edo banaka, egun horretan izango diren kalejira eta jardueratan libreki parte hartuz.

Ekitaldiaren antolatzaileek janzkera tradizionalagaz joateko gonbidapena egin diete parte hartu gura duten guztiei, hala nola dantzariz, baserritarrez, arrantzalez… Horregaz batera, parte-hartzaileei eskatu diete egun horretan euskaraz egitea, bakoitzak bere mailan eta eran, euskara izan dadin eguneko protagonista ere.

Egitaraua:

Irailak 20, domeka

  • 11:00 Zazpi jauzi kalejira.
    • 11:00 Basarrate parkea.
    • 11:30 Villamonte plaza.
    • 12:00 Manuel Gainza parkea.
    • 12:30 Satistegi plaza.
    • 13:00 Tellagorri plaza.
    • 13:30 Portu Zaharra.
    • 14:00 Telletxe plaza.
  • 15:00 Bazkaria Mugarri tabernan (20 euroan, izena emateko: 605704385 edo albegetxo@gmail.com).
  • 17:00 Bertso saioa San Nikolas plazan.
  • 18:00 Erromeria San Nikolas plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun