Laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten profesionalen eta enpresen elkarteei, federazioei eta bestelako erakundeei zuzenduta daude. Helburua Getxora jarduera profesional eta enpresarial gehiago ekartzea da eta, aldi berean, herriko profesional eta enpresei bultzada ematea.
Deialdiak bereziki hiru esparrutan jarriko du arreta: ongizatea, bizitza osasungarria eta kirola; sormen- eta kultura-industriak; eta turismoa. Hala, arlo horiei lotutako profesionalak eta enpresak elkartzeko edo haien lana indartzeko jarduerak lagundu ahal izango dira.
Diruz lagundu daitezkeen proposamenen artean jardunaldiak, ekitaldiak, topaketak, hitzaldiak, mintegiak eta tailerrak daude. Baldintza nagusietako bat jarduerak Getxon egitea da, eta tokiko profesional eta enpresei lehentasuna emango zaie.
Elkarte edo erakunde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du, eta gehienez 12.500 euroko laguntza jaso ahal izango du. Eskaerak telematikoki egin beharko dira udalaren egoitza elektronikoaren bidez, oinarrietan eskatutako dokumentazioagaz batera.
Zalantzak argitzeko, Ekonomia Sustapena Arloagaz harremanetan jar daiteke 94 466 01 40 telefono-zenbakian edo getxolan@getxo.eus helbidean.