191 establezimendu aitxiki dira GetxoBono 2026 kanpainara

Laura Fontalba Colomo

Bonoa irailaren 21etik urriaren 17ra lortu ahal izango da. © GETXOKO UDALA

Irailaren 21ean, GetxoBono 2026 kanpaina hasiko da Getxon, kontsumoa bultzatzeko eta merkataritza zein hurbileko zerbitzuak sustatzeko helburuagaz. 

Udalak aurreratu duenez, aurten, 191 establezimenduk parte hartuko dute ekimenean. Juanma Gonzalez Getxolan Ekonomia Sustapeneko zinegotziaren arabera, ekimenak hurbileko merkataritza sustatzeko balio du, baita bezeroak fidelizatzeko ere. 

Aurreko urteetan bezala, GetxoBono bat eskuratzeko, aurretik aitxikitako edozein establezimendutan gutxienez 20 euroko erosketa egin beharko da irailaren 21etik urriaren 17ra bitartean; eta horiek eskuragarri egongo dira 16 urtetik gorako pertsona guztientzat. Pausu guztiak eta establezimenduen zerrenda GetxoBono webgunean ikus daiteke.

Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapen Arloak bultzatutako kanpaina da, eta "merkataritza txikia dinamizatzea, kontsumoa sustatzea eta udalerriko merkataritza eta zerbitzu-establezimenduei laguntzea" du helburu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun