Laguntzak bi modalitatetan banatuko dituzte. Lehenengo ildoa profesionalen eta enpresen berrikuntza sustatzera bideratuta dago, negozio-ildo berriak sortzeko edo euren jarduera hobetu eta sendotzeko. Horretarako, Udalak 31.022 euro banatu ditu 16 enpresaren artean. Udalaren arabera, aurkeztutako proiektuetako batzuk berritzaileak dira merkaturako, eta beste batzuek aurrerapauso berritzailea ekarri dute negozioen garapenea.
Bigarren ildoa jarduera turistiko «bermatuak» abian jartzera bideratuta dago. Guztira, 43.580 euro eman dizkiete zortzi jarduera turistikori, Getxon turistek eta bisitariek modu erregularrean egin ditzaketen jardueren eskaintza sustatzeko.
Diruz lagundutako jarduerak hauek direla adierazi dute: ilunabarrean belaontziz nabigatzea, Getxoko itsaslabarrak itsasotik ezagutzea, txakolina eta gildak uztartzen dituzten itsas irteerak, kostaldearen historia ezagutzeko nabigazioa, geodibertsitateari eta flyschari buruzko esperientziak eta surfean hasteko ikastaroak.