Yoga eta egurra lantzeko ikastaroak eskainiko dituzte Getxon

Laura Fontalba Colomo

Urritik ekainera, Egizuk "euskaraz gozatzeko" ikastaroak eskainiko ditu Algortan. Yoga egiteko zein egurra lantzeko matrikula zabalik dagoela adierazi dute.

Astelehenetan eta eguaztenetan, 19:40tik  21:10era, yoga-ikastaroa eskainiko dute Hasier Rekondo irakaslearen eskutik. Aldai Patronatuan, Karitate kalean izango da, eta hiruhilekoa 126 eurokoa da. Lehen saioa urriaren 5ean izango da.

Egur-tailuan, berriz, astelehenetan izango da, San Nikolas Ikastolan, 17:30etik 20:30era. Azaldu dutenez, bertan autoikaskuntzan arituko dira, elkarri laguntzen; beraz, adituentzako zein hasiberrientzako lekua egongo da.

Batean zein bestean izena emateko, 722 789 302 zenbakiaren bidez edo egizugetxo@gmail.com e-postaren bidez egin daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun